E-Book, Spanisch, 480 Seiten
Némirovsky Suite frantsesa
1. Auflage 2022
ISBN: 978-84-9868-710-1
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 6 - ePub Watermark
Bertsio argitaragabea
E-Book, Spanisch, 480 Seiten
ISBN: 978-84-9868-710-1
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 6 - ePub Watermark
Irène Némirovsky (Kiev, 1903 - Auschwitz,1942). Familia judu aberatsean jaio zen. Uda guztietan, Némirovskytarrak Biarritzera, Donibane Lohizunera edo Hendaiara etortzen ziren udatiar. Gurasoek herriko jauregi edo etxalde eder bat hartzen zuten, eta Irène ostatu xume batera bidaltzen zuten zaintzaile batekin. Zaintzaile harekin ikasi zuen Irènek euskaraz. II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta judu izateagatik sasian ibiltzera behartua egon zen. Frantses poliziak 1942ko uztailean Frantzia okupatuan atxilo hartu eta Auschwitz-era eraman zuten. Suite frantsesaz gain, euskaraz irakur daitezke Nemirovskyren liburu hauek: Gaizki ulertua, Arimen maisua, Odolaren sua, eleberriak eta Birjinak kontakizun bilduma, denak ALBERDANIAn.
Autoren/Hrsg.
Weitere Infos & Material
HITZAURREA
2004ko azaroaren 8an, Renaudot saria eman zioten maisulan amaitu gabe bati. Orain dela hirurogeitik gora urte hildako idazle batena zen, zeina Frantziako jendarmeriak atxilotua eta handik lau egunera Auschwitzera deportatua izan baitzen 1942ko uztailaren 13an. Irène Némirovskyren azken urte hauetan ospetsu bihurtu da mundu guztian. Zenbat eleberrik lortu dute, honek bezala, gertatzeaz batera fikzio bihurtzea Frantziaren aurkako erasoa eta okupazioa?
Hamasei urte igaro dira. Irène Némirovskyren obra jadanik erabat eskuragarri dago, salbuespen bakar hauekin: amaitu gabeko albisteak, 1930eko hamarkadan argitaraturiko artikulu eta kritikak, eta izenburua besterik iritsi ez zaigun zenbait testu.2 Bere eleberriak inspirazio iturri izan dira zinemarako, telebistarako, antzerkirako, komikietarako, bai eta operarako ere. Eskoletan, k jadanik hartua du [Itsasoaren isiltasuna] eleberriaren lekua. Eta Issy-l’Évêquen, idazlea bere alabekin bazterturik 1940ko maiatzetik atxilotu zuten arte bizi izan zen Saona eta Loirako herrian, gaur «ibilbide literario» batek ahalbidetzen die bertara joaten diren bisitari ugariei Irène Némirovskyk bere azken idazkietan deskribatu zituen zenbait bazter identifikatzea.
1940ko udazkenean bururatu zitzaion porrotari buruzko eleberri erraldoi bat idazteko ideia, behin-behineko izenburua edo izango zuena. Izan ere, Jean Fayardek, «Les Biens de ce monde» [Mundu honetako ondasunak] aldizkarian argitaratu behar zuenak, bat-batean salatu egin zuen eta bertan behera utzi bien artean hitzartua zeukaten kontratua, juduen aurkako legeari men eginez, eta une hartantxe jabetu zen Irène Némirovsky nekezko eta larridurazko egun luzeak jasan beharko zituela Issy-l’Évêquen eta bere «maisulana» izango zena idaztea zela horri aurre egiteko zeukan bide bakarra; hori zen behintzat berak sinetsi nahi zuena.
Berehalaxe, zenbait ideiaren zirriborroa egin zuen porrotari buruz «moldatu nahi zuen eleberri horretarako»: «[…] nola biziko zituzten ekaineko egun horiek hainbat lagunek. […] Nekazariak, aberats jendeak, ofizialak, judu intelektual errefuxiatuak, politikariak; ahaztu ohi ditugun zaharrak, errespetatzen ditugula esan bai baina txakurrak bezala bertan behera uzten ditugun horiek; beren umeak salbatzearren gogortasun eta egoismorik harrigarriena erakusten duten ama horiek. Batean harro baino harroago eta hurrena berehalaxe lur jota ikusten ditugun horiek; gazteria, zauritua bai baina ez garaitua. Bai interesgarria litzatekeela! […] Eguneroko bizimoduak, beren betiko zereginetan; gero, nola jokatzen duen bakoitzak, bonbardaketen erasopean, ihesaldian. Ai, baina bi eleberri horiek behar bezala egiteko, askatasuna beharko nuke eta bizitza segurtatua eduki hamar urtez!3».
Bolada horretan, bere alabek eta senarrak goizero ikusten zuten Hôtel des Voyageursetik irteten bere karpetarekin. «Gosaldu bezain laster –haren alaba Denise Epsteinek 1957an esan zigunez–, amak landarako bidea hartzen zuen. Batzuetan hamar kilometroraino egiten zituen gogoko zuen txoko bat aurkitzeko eta hantxe jarduten zuen orrialdeak zirriborratzen bata bestearen ondoren. Bazkaltzera itzultzen zen, eta bazkalondoan berriro irteten zen eta ez genuen gauera arte ikusten»4. Orrialdea joan, orrialdea etorri, pertsonaia zerrendak osatu zituen, gehienak benetako gizakietan inspiratuak: «kabroiarena» egiteko, adibidez, Joseph Koehl hautatu zuen, Banque des Pays du Nordeko zuzendari nagusia, 1940ko urrian Michel Epstein kaleratu zuena, zer eta erasoaldi batetik babesteko bere lanpostua abandonatu zuelako…
Azaroaren 19an honela ekin zion: «Gas maskarak eta jantziak alde batean kokatuak zeuden, naftalina usaina zerion gelaxka ilunean, familiako ume txikienentzako armairu gisa erabiltzen zen lekuan. Negua igaroa zen, lehenbizikoa gerra deklaratu zenetik». Berotze ariketa soil bat, gaiari heldu aurretik, baina bertan behera utzi zuen sarrera hori. Handik hiru hilabetera, otsailaren 23an, gorde egin zuen hasierako izenburua: . Lasaiturik ikusi zuen Colettek ez zituela baliatu gertakari haiek bere en5 [Alderantzizko egunkaria] pasarte anekdotiko bakar batean izan ezik, eta horrek kemena eman zion. Jadanik, bost zatitan banaturiko eleberri bat aurreikusten zuen. ko zuzendariak, Horace de Carbucciak, azkenean argitaratu egin zuen «Les Biens de ce monde» 1941eko apiriletik ekainera bitartean, sinatzeko «emakume gazte bat» izengoitia erabiliz. Némirovskyk berehalaxe ekin zion bigarrena idazteari, ordainez «berrogeita hamar mila libera jasotzekotan»6. Zoritxarrez, 1942ko neguan, Carbuccia jaunak adierazi zion ez zeukala gehiago arriskatzerik, eta horrek haren «nekea, tristura eta nahigabea»7 areagotu zituen. Aldi hartan, Némirovsky eta [Gatibualdia] lantzen ari zen, [Ekaitzak] saileko bigarren eta hirugarren atalak. «Etsi gabe lanean jarraitu beharko», horixe zen egin zezakeen bakarra, apirilaren 24an idatzi zuenez. Ekainaren 17an amaituak zeuzkan ko 17 kapitulu. Bere pertsonaien patua imajinatzen zuen atalean, eta, jarraian, amaierako bi atalak etorriko ziren, [Batailak] eta [Bakea], «gizabanakoaren azken garaipenarekin», eta horrek guztiak «mila orrialdeko liburu lodi bat osatuko zuen». Aldi hartan erabaki zuen izango zela sail guztiaren izenburu orokorra. Corte idazleak, pentsatzen zuen Némirovskyk txantxetan, argitaratzea zeukan aldizkari klandestino batean poema bat komunismo kutsukoa, edo gauza gorrotagarriez esan ohi den bezala «kaka usaina» dariona, horrekin «zapuztuko duelakoan Vichyko gobernuak alemanen aurrean daukan eragina… ekainaren 22ko trumoi erauntsira arte», orduantxe ezabatuko baitziren eginak zeuzkan kalkulu guztiak: «Corte, autorea bera zela iradoki ondoren, aztoraturik, geratzen zaizkion kopia guztiak errez, beldurrak airean, etab. Ikusiko dugu»8.
Uztailaren 11n, azken pasarteei buruz gogoeta egiten ari zela –«edo jadanik imajinatzera ere ausartzen ez naizen garaipena, edo zirrara, edo borroka, edo , edo nahi duzuena, edo Jainkoak nahi izango duena…»–, Irène Némirovsky oraindik ere ko kapituluak antolatzeko asmotan» zebilen. Handik bi egunera atxilotu zuten bere etxean, alaben eta senarraren aurrean, Pithivierseko esparrura eraman zuten 15ean, eta handik Auschwitzera 17an.
Gauzak horrela, esan al dezakegu badela obraren bertsio bat data horretan bertan behera utzia? Erantzuna ezezkoa da, eta Denise Espteinek, Némirovskyren alaba zaharrenak, inork baino hobeto zekien hori. Ikusi nuen azken aldian, 2013ko martxoan, bere bulegora eraman ninduen. Apalategiak arakatu zituen, ezertxo ere ez zidala ezkutatu ziurtatzeko, eta azkenean karpeta bat atera zuen altzari gurpildun batetik.
–Hau erakutsi al dizut inoiz?
Ikatz paperezko koaderno bat zen, izenburu honekin: «Tempête en juin. Version 2 corrigée» [Ekaitza ekainean, 2. bertsio zuzendua]. Lan mekanografiatu baten kopia zen, Irène Némirovskyk noizbait aipatu zuena, bere lan guztia amaiturik berau osatuko zuten «1.600 orrialde mekanografiatuak» aurreikusten zituenean. Koaderno hark 309 orri bakarrik zeuzkan, Michel Epsteinek mekanografiatuak eta zalantza gabe bere emazteak berriro irakurriak, han-hemenka ageri ziren ohar eta zuzenketa ugariek erakusten dutenez. Bi kapituluk, «Pêcheur d’âmes» izenburukoak [Arimen arrantzalea] eta koadernotik erauzitako orriei zegokienak, frogatzen zuten bertsio hau obraren bigarren bertsioa zela, lehenbizikoa baino laburragoa eta oso landua, baina, baita ere, lehenbiziko eskuizkribu hura izugarri aberatsa eta luzeegia zela liburuxkatan kapituluka emana izateko. Hemen, gogorarazi beharra dago Irène Némirovskyk bere pertsonaietako bakoitzaren nortasun biografikoa garatzen zuela ezer argitaratu aurretik, berak «eleberriaren aurreko bizitza» deitzen zuena; nahiz eta izaera desberdinekoa izan, zeren zentzu hertsian ren eskuizkribua bera ere gertuago baitzegoen obraren aurreko bizitza bat izatetik, lan mekanografiatua izango zen, «amaiera» hitza dakarrena alegia, eskuizkribuan dauden ohar pertsonal ugariak kenduta, bigarren eta behin betiko obra.
«2. bertsio zuzendu» hura ezaguna egiten zitzaidan. 2013ko urtarrilean, filologiako ikertzaile gazte batek, Teresa Lussonek, imecen kontserbatzen ziren jatorrizkoetatik garbira pasea zeukan, eta ale bat bidali zidan, poltsikoko liburu gisa argitaratua, nik Denise Epsteini helarazi niezaion. Esan beharrik ez dago hark ez zuela espero horrelakorik: zur eta lur geratu zen. Askoz geroago ulertu nuen horren arrazoia, Nicolas Dauplék galdetu zidanean:
–Amak ez al zizun hau erakutsi?
Ez, Denisek ez zidan sekula erakutsi hura: obraren bi bertsioak sakonki eta zehaztasunez aztertu ondoren, hasi eta buka, eskuz berridatzi zituen, hainbat hilabetetako lana hartuta, zalantza gabe. Konklusioa argi zegoen: bi lanak ere amaitu gabeak zeudela iritzirik –baina osoak halere–, 2004an luzeena eta zaharrena argitaratzea erabaki zuen, amaren karpetan gordea egon zena, eta zalantza gabe berak gehien maite zuena. Jarraian, argitalpen honetan bezalaxe, ...




