Azkarraga | Berandu baino lehen | E-Book | www2.sack.de
E-Book

E-Book, Basque, 280 Seiten

Azkarraga Berandu baino lehen


1. Auflage 2009
ISBN: 978-84-9868-156-7
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 6 - ePub Watermark

E-Book, Basque, 280 Seiten

ISBN: 978-84-9868-156-7
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 6 - ePub Watermark



Azkarragak XXI. mende hasierako bizitzari erretratuak atera dizkio liburu honetan. Gizartean gertatzen ari diren aldaketei usnan ari zaigu. Ikuspegi zabala eskaintzen digu, hainbat baitira begipean hartu dituen gizarte arloak: krisi ekologikoa; depresioa eta bere kausa sozialak; euskal subiranismoa; gay kultura; Mendebaldearen garapen eredua; ego indibidualaren inflazioa; euskal gatazka; maitasuna eta gaurko harreman afektiboak; gorputzari diogun lilura; emakumeen mendekotasuna; pobrezia; korporazio globalak; espainiartasuna; familia eta umeen hazkuntza; identitate kontsumistak; krisi energetikoa; edo patologia psikiko berriak. Zooma orain zabalduz orain estutuz, gizarte-analisiaren zorroztasuna eguneroko bizitzarekin txirikordatu du, anekdota eta pasadizo esanguratsuekin, kolorez zipriztinduz erretratu bakoitza. Jon Sarasuak hitzaurrean dioen legez, 'psikologiaren bariazioekin jotzen du doinu soziologikoa'. Gehienetan tonu kritikoa darabil, eta pistak eskaini nahi ditu bizi gaituen mundua ulertzeko, astintzeko, baita eraldatzeko ere.

ASIER SERRANO LASA (Eibar, 1975) Irakaslea ofizioz. Lubaki Bandan hasi zuen bere literatur ibilbidea. Hainbat literatur genero jorratu ditu. Poesian, Bada hiri gorri bat (Elkar, 1997), Picassoren zaldia (Elkar, 2007) eta Hiri gorritik (Elkar, 2010). Narratiban, Hoteleko kontuak (Apokaliftin, 2001) eta Mari basajaunaren eremuan (Txalaparta, 2007). Eleberrigintzan, Eskuetan mapak (Txalaparta, 2007) eta Erlojugilea (Txalaparta, 2009). Literaturaz gain, musika munduan ere hainbat lan egindakoa da, makina bat talde eta bakarlarirentzat konposatu ditu kantuak eta Lorelei taldearen liderra izan zen. Bakarlari modura ere hiru disko kaleratu zituen: Ez esan inori (Gaztelupeko Hotsak, 2001), Gerrari bai (Oihuka, 2003) eta Hoteleko kantuak (Oihuka, 2005).
Azkarraga Berandu baino lehen jetzt bestellen!

Autoren/Hrsg.


Weitere Infos & Material


BERANDU BAINO LEHEN


Erretratuak XXI. mendeari


Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro aditzean: oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen, guero dantzan, edo dantza ondoan
alberdanian.

J.B. Agirre

© 2009, Joseba Azkarraga Etxagibel

© Aitzin solasarena: Jon Sarasua

© Azala eta diseinua: 2009, Antton Olariaga

© Argitaraldi honena: 2009, ALBERDANIA, S.L.

Istillaga, 2, behea C. 20304 Irun

Tf.: 943 63 28 14 Fax: 943 63 80 55

alberdania@alberdania.net

Comunicación Interactiva Adimedia, S.L.-ek digitalizatua

www.adimedia.net

Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-062-1

Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-156-7

Mobipocket Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-155-0

Legezko Gordailua: S.S. 707/09

JOSEBA AZKARRAGA ETXAGIBEL

BERANDU BAINO LEHEN

Erretratuak XXI. mendeari

Jon Sararuaren
aitzin solasarekin

S A I A K E R A

A L B E R D A N I A

Iñakiri

Esker onak

Alberdania etxeari eta Inazio Mujikari, emandako aholku adimentsuengatik. Eta, bereziki, Joxerra Gartziari, lehenbiziko zirriborroa irakurri eta testuaren inguruan hasieratik azaldu zuen konbikzio eta ilusioagatik; baita emandako bultzada eta aholku eskergagatik ere. Azkenik, Jon Sarasuari, aitzin solaseko hitzak oparitzeagatik.

Aitzin solasa


Jon Sarasua

Ez da leku txarra hegazkina ideia batzuk papereratzeko. Erritmo azkarreko bizi-aroetan airea toki liberatua da, pentsatzeko, irakurtzeko eta idazteko tarte libre apurretakoa. Gainera badu zerbait zubitik, iraganbidetik. Gorputza igotzen duen moduan pentsamendua goratuko balu, gaizki, lehen ere nahikoa gora ibiltzen baitira ideiak errealitatetik. Ikuspegi fisikoa zabaltzen du behintzat hegaldiak, eta ondo legoke analogiaz ideien begiratua irekitzea, Josebaren idazki sortak ere ideia-geografia zabal xamarrekoak baitira.

Utzi berri dugun eremu berde horretan, gertu daukat Joseba lantokian. Adar anitzeko ekintzen zurrunbilo bertsuan pasatu ditugu azken urteak, eta berak idazteko tarteak ere hartu ditu tentsio bikoitz gaizto horretan –bata, taldearen eta norberaren artekoa; eta bestea, ekintzaren eta hitzaren tartekoa–. Irakurrita edo solasen bidez idazki hauetako ideia batzuk ezagutu ditudan arren, denak batera ikusteak gogoeta batzuk piztu dizkit oldozpen publikoari buruz.

* * *

Oldozpen publikoak badu egitekorik han beheko giza inurritegi hartan. “Intelektual” deitu izan den kategoria estatus bat da ezer baino gehiago, gaur sare mediatikoak ematen duena, bere bazka eta distira-beharrak betetzeko. Baina oldozpen publikoan, mamidunean, txiro xamar gabiltzan susmoa dut.

Belaunaldi progresista dugu oraindik izar. Modernitatearen deskubrimendu berantiarrak bultzaturik jarraidura luzeko erro batzuk mozteko presa izan duen irakasle eta idazle multzoak dauka hitza euskal pulpituan. Modernitatearen zenbait sugar eta sukar –beste leku batzuetan mendeetan asimilatuak– nahiko kolpetik etorri ziren euskal herrietako zoko askotara, eta horrek askori sortutako emozioak erro edo sen gehitxo utzarazi zituen bazterrean. Horren ispilu izan dira azken lau hamarkadetako euskal kulturako izarrak. Hiru gogo-aldarte nahasten dira belaunaldi horretan: haustura-oldarra, exhibizio bulkada eta noraez-desasosegua. Nonahi aurki litezke aro honetako euskal literaturan, pentsamenduan edo sorkuntzan hiru elementuok ardatz. Ikus, adibidez, jarraidura batzuk hausteko bulkada nerabea, aita hiltzeko behar freudiar bat iduri, edo idazleen azken motibazioetan ukitu nartzisista nabarmenagoak, edo beranduxeago gehiago, sakoneko nora ez desberdinen dozenaka aurpegiak. Aurreko belaunaldietako oldozle eta sortzaileekin alderatuta nahiko bestelako jarrera hirukotea da, nahiz eta jarraiduraz azpitik eragiten jarraitzen duten gerra aurreko euskal pizkundeko bulkadek ere: izatearen harrotasunak eta eraikuntza-senak. Guztiarekin ere, gorago aipatutako aldarte hirukoitz horretan, emaitza pobre xamarra eman du belaunaldi progresistaren oldozpenak, eta seguruenik horren ondorio ere bada gure polisaren egoera.

Progrea pobre, modernitateak bere ametsei buruzko zalantza bizi du orain, eta zuloz betea dago ezkerraren eustazpia. Moderniaren hantustea gutxitu egin da, mehetu batzuentzat, birrindu bestetzuentzat. Hantuste gutxitu horren itxura du ezkerrak. Baina hala ere, haren subproduktuek gidatzen dute gaur egun jarrera “korrektoa” iritzi-sortzaileen mezuetan. Hala, progresistak kapitalismoaren arrazoiei men egin izana estaltzen du, eta oraindik zerbaiten alde edo zerbaiten aurka aurrerakoi sentitzeko beharra asetzen du. Ezkerra, progresista sentitzen segitzeko marka bat edo identifikazio kontu bat ere bada, zer estetiko bat. Beharrezko zaizkio progresista prototipo honi telebistak modan jartzen dituen gai ideologikoak, indignazio-modak edo apezpiku zaharkituei oldartzeko keinuak… zerbaitekiko kritiko edo apur bat erradikal sentitzeko koartadak. Beharbada, kritikatzen dituen sektore “atzerakoi” askotan humanizazio ahalegin handiagoa dago, eta edozein kasutan, progresistak estaltzen duena zera da: hipokrisia mailarik sofistikatuena beronek duela.

Estali beharrekoa da, bai, progresista bera dela –bere hitzak erabiltzearren– mundu eutsiezin eta injustu baten onuradun aktiboa. Ideia mailan, bere progresismoa inperioaren sistema linfatikoa (progresismoa da –deserosoa da esatea– inperioaren ideologia preziatuenetakoa, nahiz eta horretan inperioak jolasteko margena daukan). Eta praktika mailan, bere bizitza-estiloa eta kontsumo maila dira inperioaren giltzarri bat. Berak hartzen du hegazkina oporretan, bere diskurtsoaren ikuspuntu eutsigarri eta justiziazko batetik ezingo lukeenean hegazkina sarritan hartu oporretan bidaiatzeko. Asko eskatzea zaio bere analisira errenditzea bere oporrak edo bere kontsumo maila. Alderantziz gertatuko da, bere pribilegio mailari “langile aurrerakoi” autoirudiarekin eusteko egin beharreko doikuntza ideologiko guztiak egingo ditu. Sofistikazioz, poetizazioz edo fribolizazioz, azken buruan, ziurrenik progresista europarra izango da planetako prototiporik hipokritenetakoa.

Bere diskurtso moralistek martxan diraute, hala ere. Aski da gure hedabideetako berriemaile eta iritzigileengana distantzia ironiko apur batekin begiratzea: garai bateko apaizen moralinak sermolariak eta estiloa aldatu ditu, orain beste batzuek esaten dute zer den ona eta zer txarra, kategoria berriekin –generoa, berdintasuna, indarkeria, multikulturalismoa–. Belaunaldi progresistak kristautasunaren muin espirituala moztu du, edo haren enborrik bizigarriena, eta aitzitik, beronen ifrentzu erlijiosoa, moralista, barruan atxiki du, forma eta kontzeptuak apur bat aldatuz. Arazoa da orain zutabegileen eta telebistako aurkezleen moralina gidatzen duten kategoriak, neurri batean, zuloz betetako modernitatearen totemak direla. Ideia bizigarriak beste ertz batzuetatik ari dira sortzen, moztutako erroei lotuta ez gutxitan. Egungo humanizazio-bide koxkorrak, bazterretan ari dira ernetzen, eta gaur eskuinarentzat baino gehiago beren buruak ezkertiartzat dituzten progresista askorentzat izango dira deserosoenak.

Oraindik bada, beharbada, modernitatetik bidea egiteko tarterik, modernitatearen muin sanoenetik, begi bat beronetan eta beste bat urrunago jarrita. Gehienera ere, ezker gutxituari apaltasuna tokatzen zaio. Jarraidura luzeagoko tradizioen argitan egin dezake bere erradiografia. Sormenerako aroa datorke berriro. Oldozpen publikorako ez da derrigor garai txarra.

Beste belaunaldi baten zeregina da agian. Gure herriko saretxo mediatikoak hamarkada hauetan literaturagile sonatuak bihurtu ditu erreferente intelektual, beharbada ez irizpide zuzenegiz –istorioak kontatzea beste funtzio bat baita–, eta gero euskal hedabideen behar iritziemaileak betetzeko ez da tertuliano eta idazlerik falta. Molde bereko “iritzi pertsonal” desberdinen saturazioa, eta oldozpena eskas. Alea bilatu behar, lasto artean.

* * *

Bada, bai, alerik. Hala iruditu zaizkit Josebaren pasarte batzuk ere. Ikuspegi zabal xamarra du berak. Psikologiaren bariazioekin jotzen du doinu soziologikoa. Makroan eta mikroan zooma orain estutuz orain zabalduz, argazkiak oparitzen ditu. Badu zuri-beltzeko argazkirako halako joera bat, teknika bat da hori ere. Baina koloreak sartzeko ahaleginak zipriztintzen ditu fotoak. Ez nuke kolorezkoak direnik esango. Izaten dira ba zuri-beltzezko argazkiak margoz emanak?

Min degio munduak, eta adierazterakoan apur bat jolasteko prest dago. Badu abadinarrak lagunarteko hizketan halako gatz bat, hitz potoloak eta meheak tartekatzeko grazia berezi bat. Ukitu hori hartu du paperak ere une batzuetan. Kolorearen euskarri, testuek duten errigore puntua estimatzen dut (gustatu egiten zaidala “errigore” hitzaren esanahia, eta ez dakidala nola eman ordain egokia…). Ez da zaila –tertuliano eta zutabegileen ametsa– original itxura ematea hitzak konbinatuz. Esaten denaren inplikazioak ezagutzeak, baina, oreka gaiztoan jardutea dakar gehienetan, eta ez dut uste horri itzuri egiten diotenik liburu honetan doazen gogoetek. Behatza zaurian sartu-zalea ere bada Joseba, baina tarte gutxi uzten dio sarkasmoari. Azken hau baita erraza aro honetan. Bera, ordea, horretan lege-zaharreko, nahikunde etiko batean ainguratzen da. Euste horretan datza, niretzako, idazki-bildumak osatzen...



Ihre Fragen, Wünsche oder Anmerkungen
Vorname*
Nachname*
Ihre E-Mail-Adresse*
Kundennr.
Ihre Nachricht*
Lediglich mit * gekennzeichnete Felder sind Pflichtfelder.
Wenn Sie die im Kontaktformular eingegebenen Daten durch Klick auf den nachfolgenden Button übersenden, erklären Sie sich damit einverstanden, dass wir Ihr Angaben für die Beantwortung Ihrer Anfrage verwenden. Selbstverständlich werden Ihre Daten vertraulich behandelt und nicht an Dritte weitergegeben. Sie können der Verwendung Ihrer Daten jederzeit widersprechen. Das Datenhandling bei Sack Fachmedien erklären wir Ihnen in unserer Datenschutzerklärung.