Solà | Dikeak | E-Book | sack.de
E-Book

E-Book, Basque, 278 Seiten

Solà Dikeak


1. Auflage 2022
ISBN: 978-84-9868-767-5
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 6 - ePub Watermark

E-Book, Basque, 278 Seiten

ISBN: 978-84-9868-767-5
Verlag: Alberdania
Format: EPUB
Kopierschutz: 6 - ePub Watermark



Mundu osoan onetsi zaion Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak eleberriaren aurretik, Documenta Saria irabazi zuen kontakizun honekin eman zion hasiera Irene Solàk bere literatura ibilbideari. Nobela honetan hasi zen hitzekin, pertsonaiekin eta fikzioekin jolasean, eta unibertso literario guztiz propio eta originala arakatzen eta esperimentatzen. Ada bere herrira itzuli da Londresen hiru urte eman ondoren. Han du zain aurreko mundua: familia, lagunak, maitasun zahar bat... Baita herria bera ere. Atzean utzi nahi izan zuen unibertso txiki hori berreskuratu nahian, horien guztien inguruko kontakizunak asmatzen hasiko da. Adaren beraren historia da, beraz, hau, eta Adaren istorioen historia. Kontakizun segida bat txirikordatuz egin du Irene Solàk eleberri hau, narrazioek mundua azaltzeko duten garrantzia azpimarratzen duen nobela, kontatzeko artea goi mailara daramana.

Irene Solà (Malla, 1990). Arte Ederretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean eta Literatura, Zinema eta Ikus-Kulturako Masterra du Sussexeko Unibertsitatean. Amadeu Oller Saria jaso zuen Bèstia poema-liburuaz (Galerada, 2012), eta ingelesez eta italieraz argitaratu da. Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (ALBERDANIA, 2020) eleberriak zenbait sari jaso ditu, besteak beste Anagrama Eleberri saria eta Europar Batasuneko Literatura Saria, eta, euskaraz gainera, hainbat hizkuntzatara itzuli da, hala nola ingelesa, frantsesa, italiera, nederlandera, arabiera eta turkierara. Dikeak (katalanez L'Altra Editorialek 2017an argitaratua) da bere lehen eleberria, eta Documenta Saria irabazi zuen. Idazle egoiliarra izana da George Mason Unibertsitateko International Writers Center-en (Virginia), eta Writers Art Omi-Ledi House programan (New York) parte hartu du.
Solà Dikeak jetzt bestellen!

Weitere Infos & Material


Hona hemen Vicenç Ballador semea Adari oraindik auto istripurik izan gabe segitzen ote duen galdezka, eta hona hemen Ada, erantzuten:

–Hire aitak traktoreaz harrapatu gintuen egunekoa duk orain arte izan dudan istripu serio bakarra –irri egin du Vicençek eta aparkatu egin du Adak, maniobra bikain baten ondoan.

Hona hemen Ada eta Vicenç hamar minutu geroago, taberna batean jarriak. Topa egin du Adak, lagunaren botilari talka eraginez:

–Topa. Ingalaterran denek egiten ditek topa edaten hasi aurretik. Jendetasun eskasekoa duk topa egin gabe edatea.

–Nola egiten dute topa? –galdetu du Vicençek.

–.

–. Primeran pasatuko huen.

–Bai, primeran.

Hona hemen Silvia eta Gil, iritsi berriak eta baimenik eskatu gabe ondora esertzera etorriak. Hona hemen Silvia, Adari belarrira honela esaten:

–Ezetz esadan –eta Adak:

–Ez.

Eta hona hemen Gil, bitartean, jotzen ari zen tipoa Leonard Cohenen teloneroa izana zela azaltzen. Hona hemen Nick Garrie eszenatokiaren goialdean, hirurogei urte eta pattarrero ahotsa, eta gitarra belaunen gainean: umea dirudi haren beso eta zangoen artean. Esan du Vicençek:

–Hartza kobazuloan bezala.

Eta gin-tonic bat eskatu du airean Nick Garriek, eta ezkondu eta seme-alabak izan zituelarik musika alde bat utzi zuela, eta banandu ondoan baizik ez zela musikara berriro itzuli azaldu du ondoren. Barre egin du jendeak. Gin-tonica ekarri eta «gracias» esan du. Trago bat egin eta kanta bati ekin dio, honenbestez: «In every nook and cranny. And I have been everywhere».

Eta galdetu du Vicençek:

–Ulertu dun?

Baietz esan eta honela galdetu dio Adak:

–Hik nola egiten duk biran joaten zaretelarik?! –Eta Vicençek:

–Behin baino ez gaitun joan, eta nik ez ninan deus esaten.

Hona hemen Nick Garrie, kontzertua bukatu eta gero, kanpoan edaten eta erretzen. Hona hemen Silvia, kristalezko atean barrena begira dagokiola, zerbait esan beharko lioketela laugarren aldikoz errepikatzen. Baina Adak ez du gogorik eta agerikoa da gizonak onik eusten diola kalean bakarrik. Eta hona hemen Vicenç semea, Adari dagoeneko etxaldean eta gurasoekin bizi ez dela eta, nahi izanez gero, etxebizitza berria erakutsiko diola azaltzen.

Atera direnean, berriro ekin dio Silviak:

–Ezetz esadan –. Eta Adak:

–Ez, etxebizitza berria erakutsi behar zidan, besterik ez.

Hona hemen Ada eta Vicenç, hogeita minutu batzuk geroago, mutilaren sofan jantzirik etzanak, zangoak biribilkatuak. Burua heldu dio Adak eta garondoko ile trinkoak ari zaizkio laztantzen.

–Inoiz ez ninan itsusiak zirenik esan –esan du Vicençek.

–Titi-puntak gaileta itxurakoak neuzkala esan huen –esan du Adak, eta agondu eta ukondo baten gainean bermatu da Vicenç.

–Alajainkoa! Baina sekula ikusi ditudan bular politenak ditun-eta hireak.

Eta leunkiro balakatu dio eskuineko bularra ezkerreko besoaz, aske gelditu zaionaz. Musuak eman dizkiote elkarri. Kantari hasi da Vicenç:

– –eta isildu egin da–. Ahoa da , ezta? –galdetu du ondoren.

Eta Adak:

–Ez, sudurra duk , duk ahoa.

–.

Eta irri egin du Adak eta mutilaren gainean jarri da, eta kamisetaren azpitik pasa ditu Vicençek besoak, bizkor luzatuz goiti, eta xuxurlaka hasi da, Adak zeinahi erresistentziarako imintziorik egin aurretik:

–Azala azalaren kontra, azala azalaren kontra.

Hona hemen Vicenç, elastikoa eranzten. Hona hemen Vicençen lepo sendoa agerian, bizar gorrixkaren pean. Eta hona hemen Adari beha dauden begiak, bizarraren kolore berberekoak, eta besoak eta sorbalda zabalak, eta sudur zabala eta bekoki zabala eta belarri zabalak, kaskezurretik behar adina bereiziak, neguan bizkor hoztu daitezen. Eta hona hemen gorputzak dardararaziz elkar ukitzen ari diren sabelen azalak. Eta hona hemen Ada eta Vicenç mihiak ahoetan barneratzen. Erekzioa bulkatu du mutilak neskaren zangoen artetik. Kiribilean lotu zaio Ada aurpegiaren gainetik eta leunkiro hasi da goiti eta beheiti mugitzen, eta pentsatu du harrigarria dela eskuek horrenbeste gauza oroitzea. Laguntzarik gabe erantzi ditu Vicençek galtzak, feriako zezen horietako baten gainean bezala, begira betiere neska eror ez dadin, eta bularretakoak askatu ditu Adak eta mahai ttikiaren gainean utzi, Vicençen gorputzaren gainean dirauela, sofa ukitu gabe ia, Vicenç halako txalupa bailitzan.

Honela esan du Vicençek handik gutxira:

–Patetikoa luken ingeles filologo batekin ezkontzea eta ahoa nola esan ez jakitea. Nola zen?

«Ezkontzea» hartu du Adak gogoan, eta erantzun egin du:

–.

Eta amodioa egin dute.

Hona hemen Ada, etxera bueltan, Can Ballador, Vicençen gurasoen etxaldearen aurretik igarotzen ari dela. Abiadura moteldu, begira gelditu eta bide bazterretik ikusi ditu horma ilunak eta lorioa eta leiho urdinak eta baratzea eta traktorea eta larraina, ilunpean guztiak.

Eta hona hemen Ada, etxean, logale gabe, Nick Garrie YouTuben entzuten. «In every nook and cranny. And I have been everywhere». Iruzkin batzuk ageri dira bideoaren ondoan. Duela bi urtekoa da zerrendako lehen iruzkina, Jessica S. delako batena, honela dio:

Gizon hau irakaslea zen nire eskolan, inoiz izan dudan frantses irakasle hoberena. Bere kanta guztiak erakusten zizkigun klasean eta beti edukiko dut gogoan xxxxxxxxxx Hau irakurtzen baduzu, monsieur Nick, Jess naiz, Langlor Manorkoa, oroitzen bazara xx

Eta bitartean, Adaren etxean, kantari ari da Nick: «Txoko guztietan, alde guztietan ibili naiz, eta ez dut inon, partekatzeko maitasunik topatu, lai-lai-lai-lailailai, partekatzeko maitasunik topatu».

Eta Jessica S. hartu du Adak gogoan.

Jessica S., Nick Garrie noizbehinka entzuten duena. Lo ezin egin duen gau batzuetan, gaurkoan, adibidez.

Hona hemen Jessica S., malenkonia puntua sentitzen duelarik Nick Garrieren diskoak paratzen dituena. Ingalaterrako nekazari lurralde berde eta gris horretan eguzkia argitu gabe hiru egun igaro direlarik. Langley Manorko egunak oroitzeko gogoa duelarik. Gimnasio atzealdeko zigarretak. Vodka merkea. Zorion behartua. Monsieur Nicken cdak urteetan barrena paratzen. Hamasei eta hamazazpi urte dituelarik, eta gero hogei, eta hogeita hiru, eta hogeita bost, eta hogeita zazpi dituelarik. Oroitzapenei eta, kasu okerrenetan, malkoei eusteko moduko beira lodiaren jabe sentitzen delarik.

Hona hemen Jessica S., biloak laranjaren tonuko kolore gorri batekoak, lodiak eta leunak eta luzeak dituena bera; Jessica S., aurpegia biribila eta orezta argiz leunkiro pintarratua duena, eta bekainak eta betileak, hain lausoak izaki, margotu egin behar dituena; Jessica S., ur tantaren irudiko begiak dituena. Eta hona hemen Jessica S., garbigailua prestatzen ari den bitartean, eta Vera gogoan duela, kantari:

Hona hemen Vera. Aitona-amonak Mozambikekoak zirenez, portugesez hitz egiten zuena eta bera. Vera, beste inor baino hobekiago dantzatzen zena, eta txirikorda ikusgarriak eramaten zituena, amak haiek egiteko gau osoa behar izaten bazuen ere. Ozen egiten zuen irri, hortz guztiak erakutsiz, eta zutaz zerbait behar zuelarik, katu muturra agertuko zizun. Eta hona hemen, Mozambiken, eltxoen umeen umeen umeen umeen umeen umeak: Vera eta haren ahizpa Monde, oporretan, terrazan zirela, eltxoen kontrakoa eman gabe mozkortu, zizta egin eta biak ala biak malariaz kutsaturik gertatu ziren gau hartan. Hiru gurutzeko malaria izan zen Monderentzat eta lau gurutzekoa Verarenzat. Gurutze bidez neurtzen da malaria Mozambiken:

++++

+++

++

+ z

O número de cruzes indica o nível de gravidade da doença, desde 5 até 1 (o mais grave).

Eta Monde ospitaleratu behar izan zuten, eta Vera izeben etxean gelditu zen, gaixotasuna pasa arte. Eta hona hemen Monderen eta Veraren aita, halako batean gurutze bateko malaria harrapatu zuena. Eta hilko zela uste zuten. Baina ez.

Eta hona hemen ondoren etorriko diren egun guztietako lehendabizikoa. Hona hemen Jessica eta Vera, katu bat topatu dute. Katu leun bat, mundrunaren kolore berekoa. Inork sekula topatu duen katu belaxka eta melengena. Eta hona hemen katua Jessicaren eskuaren azpian kiribiltzen eta zurrunga egiten, Vera barrez ari den bitartean, eta honela esan du Jessicak:

–Goazeman. Eramango dinat.

Eta Verak:

–Katu bat ebatsiko dun?

Eta katua goratu eta erantzun egin dio Jessicak:

–Katu bat nahi dinat. –Eta bi urrats egin eta honela esan du: – Irina bezain leuna dun.

Eta katua hurbildu dio Jessek Verari, uki dezan. Eta hona hemen katua bi emakumeen bularren gainean altxatua. Lau apalen gainean balego bezala. Eta hona hemen Vera, katuari balakuak egiten, ahoa hurbiltzen ari zaio portugesez kontutxoak esateko. Eta hona hemen katua gero eta zanpatuago. Eta hona hemen animaliaren sudurra, eta begiak eta ezpain hezeak. Eta hona hemen Veraren katu aurpegia. Eta hona hemen Jessica eta Vera elkarri musu ematen; leun hasi da musua, mahatsaren azalaren antzeko, eta ireki egin da gero, gazi, eta xurrupatzeko gogoa...



Ihre Fragen, Wünsche oder Anmerkungen
Vorname*
Nachname*
Ihre E-Mail-Adresse*
Kundennr.
Ihre Nachricht*
Lediglich mit * gekennzeichnete Felder sind Pflichtfelder.
Wenn Sie die im Kontaktformular eingegebenen Daten durch Klick auf den nachfolgenden Button übersenden, erklären Sie sich damit einverstanden, dass wir Ihr Angaben für die Beantwortung Ihrer Anfrage verwenden. Selbstverständlich werden Ihre Daten vertraulich behandelt und nicht an Dritte weitergegeben. Sie können der Verwendung Ihrer Daten jederzeit widersprechen. Das Datenhandling bei Sack Fachmedien erklären wir Ihnen in unserer Datenschutzerklärung.